euskara‎ > ‎

Nor gara?

¿Quiénes somos?
Qui som?
quen somos
valencià
English
Zer da Red_Parlamenta?

Web honetan parlamentu bakoitzean dauzkagun baliabideak partekatzen ditugu, honako helburu hauekin:

Elkarlanean aritzeko eta hamazazpi parlamentu autonomikoetako dokumentazioa partekatzeko: lan bera eginez, baliabide gehiago.

Kalitatezko informazio objektiboa, egiazkoa, egiaztatua eta doakoa eskaintzeko.

Zerbitzua emateko herritarrei, politikariei, ikertzaileei eta, oro har, informazio parlamentarioa izan nahi duten guztiei.

Ifla Helsinki 2012

Zer EZ DA Red_Parlamenta?

Red_Parlamentak ez dauka izaera politikorik eta ez du balio legebiltzarkideen proposamenak eztabaidatzeko eta bideratzeko; horretarako ganbera bakoitzaren webera jo beharko dute legebiltzarkideek

Mención honorífica SEDIC 2012

Nola dago antolatuta Red_Parlamenta?

Red_Parlamenta arautzen duen eta ganbera guztiek berronetsi duten lankidetza-hitzarmenean bi organo xedatzen dira:

Artezkaritza-organo gisa, administratzaileen urteroko Batzarra, non parte hartzen duten parlamentu guztietako ordezkariak biltzen diren

Koordinazio Komitea, webmasterraren laguntzarekin sarea kudeatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen dena



Fesabid 2011

Red_Parlamentaren Batzarrak

https://docs.google.com/a/redparlamenta.com/file/d/0B3QXWO6YKAnZZWMwZDQ3MDMtNTcxOC00ZWJhLWJlNGMtYTQzMDE2MWJhNTgx/edit?hl=es

Administratzaileen 1. Batzarra

Gaztela eta Leongo Gorteak
(2011ko azaroaren 10 eta 11)

2ª Asamblea de Administradores Red_Parlamenta

Adminitratzaileen 2. Batzarra

Eusko Legebiltzarra 
(2012ko azaroaren 5 eta 6)

3ª Asamblea de Administradores

Adminitratzaileen 3. Batzarra
Aragoiko Gorteak
(2013ko azaroaren 11 eta 12)

CV

Adminitratzaileen 4. Batzarra
Valentziako Gorteak
(2014ko azaroaren 17 eta 18)

Historia apur bat

2009ko
Urria
Plataforma martxan jarri da
Parlamentuetako dokumentazio-zerbitzuetako profesionalen talde batek lankidetza-plataforma bat atera du, sarrera mugatuko intranet gisa
2010eko
Urria
Lan Jardunaldia Kataluniako Parlamentuan
Red_Parlamentako profesionalen lehenengo bilera
2011ko
Martxoa
COPREBAk lankidetza-hitzarmena onetsi du
Iruñeko 2011ko Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarretako Lehendakarien Batzarrean erabaki da Red_Parlamenta arautzeko eta bultzatzeko lankidetza-hitzarmena sinatzea
2011ko
Maiatza
FESABID XII. Jardunaldiak (Malaga)
Foro sektorialean aurkeztu dira Espainiako XII. Dokumentazio Jardunaldiak
2011ko
Azaroa
Administratzaileen 1. Batzarra
Gaztela eta Leongo Gorteak
2012ko
Abuztua
Pre IFLA (Helsinki)
Red_Parlamenta aurkeztu da Helsinkin egindako Pre IFLAn (Parlamentuetako Liburutegi Publikoen eta Dokumentazio Zerbitzuen Saila)
2012ko
Azaroa
Administratzaileen 2. Batzarra
Eusko Legebiltzarra
2012ko
Azaroa
VII. SEDIC Sari Nazionala
Kalitatea eta berrikuntza saritzeko aipamen berezia
2013ko
Azaroa
Administratzaileen 3. Batzarra
Aragoiko Gorteak
2014ko
Azaroa
Administratzaileen 4. Batzarra
Valentziako Gorteak
2014ko
Azaroa
Jendeari irekitzea
Red_Parlamentak sarrera mugatuko weba izateari utzi dio eta  web publiko bihurtu da